Lur Gaineko 600 kiloko bigarren saioa Lesakan jokatuko da uztailaren 5ean

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 23a

TTIPI TTAPA

Aresokoak Bizkaiko eta Gipuzkoako bertze bortz talderen kontra ari dira lehian

Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketako 600 kiloko bigarren jardunaldia Lesakan jokatuko da uztailaren 5ean, larunbata. 680 kategoria bukatu ondotik, asteburu honetan hitzordu bikoitza izanen dute parte-hartzaileek. Larunbatean, hilak 28, 640 kiloko kategorian azken jardunaldia jokatuko da Mutrikun (Gipuzkoa). Horrez gain, igandean, ekainak 29, emanen zaio hasiera 600 kilokoari, Arratxun (Bizkaia). Lesakakoa bigarren saioa izanen da eta azkena San Cristobalen (Bizkaia) jokatuko da, uztailaren 12an.

Txapelketa hauetan bortzpasei talde ari dira parte hartzen eta horietan bakarra da eskualdekoa: Areso. 680 kiloko mailan bortzgarren gelditu zen, Goiherri A (Erandio, Bizkaia), Gaztedi (Laukiz, Bizkaia), Mutriku (Gipuzkoa) eta Getxoren (Bizkaia) ondotik. Goiherri B gelditu zen Aresoren gibeletik. Jardunaldi baten faltan, 640koan laugarrena da sailkapenean.

580 kilokoa azken txapelketa

600 kilokoa bukatzean, Lur Gaineko azken hitzorduari ekinen diote, 580koari. Uztailaren 19an hasiko da lehia hori eta final haundia Areson jokatuko da uztailaren 27an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun