Suak osoki desegin zuen aintzirako kali-jokoko ostatua gan den erearoaren 19an, 03:00etan. Jabeak gas botilak hestea ahantzi zuen arratsean eta gauean gas isuria izan zen. Hozkailua bere baitatik piztu zelarik, aintzira osoan entzun zen zapartatzea gertatu zen. Berehala sua lotu zen eta kalte haundiak sortu zituen. Su-hiltzaileek laster itzali zuten sua baina kalte haundiak izan ziren eta ostatuak ezin izanen ditu ateak ireki ondoko asteetan.