Senpereko plazako errota denbora luzean ibiliko da oraino gogo haundia baitute jabe berriek

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 23a

Jean Bruno Etcheverry da errotako jabe berria

Plazako errotako tresneria badabil biraka eta biraka. Berriki ospatu den erroten egunean bezala, udan ere bisitariak hartuko ditu XI. mendean eraiki zen errotak. Denbora luzean, herriko bihotza zen errota, hantxe egiten baitzen oinarrizko jatekoa: ogia. Jean Bruno Etcheverry da errotako jabe berria. Plazer eta gogo haundiarekin hartu du segida ttiki-ttikitatik ezagutzen baitu errota hau. Familiaren segida hartu du eta badaki lan haundia duela. Lehenik eraikina bera zaindu behar da eta inguruan den kilometra bateko ur-bideak ere lana ematen du. Jean Bruno eta bere familia gogo haundiarekin lotu dira lanari eta hemendik goiti errota biraka ibiliko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun