N-121A errepideko lanen ondorioz Endarlatsa inguruan errepidea hiru egunez itxiko da aste honetan

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 23a

Astelehen eta asteartean ordu laurden batez, ortziralean bi orduz

Nafarroako Gobernuko Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuak jakinarazi duenez, aste honetan, hiru egunez erabat moztuko da N-121A errepideko zabaltze eta egokitze lanen barrenean leherketak egin behar direlako.

Astelehen eta asteartean ordu laurden

Lehenbiziko mozketa ekainaren 23an, astelehen eguerdian eginen da Endarlatsa inguruan, Nafarroako aldean, 70. kilometro inguruan, 12:30etik 12:45era. Asteartean, ekainaren 24an ere, leku eta ordutegi berean moztuko da errepidea, 12:30etik 12:45era.

Ortziralean bi orduz

Ortziralean, berriz, bi orduz moztuko da N-121A errepidea, 12etatik ordubietara, 72. kilometro inguruan, Gipuzkoa aldean.

Txandakako pasabidea

Gainera, egunero bezala, hainbat zatitan txandakako pasabidea emanen da, batzuetan seinaleen bidez eta bertzeetan semaforoen bidez, errepide honetako obrengatik, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:00etara. Horregatik, bidai luzea dutenek A-15 autobidea erabiltzea eta bertzenaz, ordezko bideak aukeratzea aholkatu dute Nafarroako Gobernutik, baita kontuz eta seinaleak errespetatuz ibiltzea. Nafarroako errepideei buruzko informazio eguneratua topatu daiteke www.cfnavarra.es/obraspublicas web orrian edo 900 400 100 doaneko telefono zenbakian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun