Kalamuaren azoka eginen da uztailaren 3tik 5era Iruñean

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 23a

TTIPI TTAPA

Orain arte Bartzelonan egiten bazen ere, aurten Highlife BCN kalamuaren azoka Iruñean eginen da uztailaren 3an, 4an eta 5ean, Baluarten, SanFerWeed by Highlife BCN izenarekin. RCN-NOK Nafarroako Ordezkaritza Kanabikoak taldeak 2008a ekonomia kanabikoaren urtea izanen zela aldarrikatu zuen, eta kalamuari eta haren deribatuei buruzko halako azoka bat antolatzeko asmoa azaldu zuen. Feriaren helburua kalamuaren erabilera alternatiboak sustatzea da, eta informazioaren eremuan kalamuari buruzko eztabaida ere ireki nahi da. Kalamuaren kontsumoak ekar ditzakeen arrisku deribatuak ere murriztu nahi dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun