Kontserbazioko Zona Berezi izendatu du Gobernuak Bertizko Jaurerria

TTIPI TTAPA 2008ko eka. 23a, 12:16

Foru Dekretu bidez onartu du

Nafarroako Gobernuak, Foru Dekretu baten bidez, Kontserbazioko Zona Berezia izendatu du Bertizko Jaurerria. Horrez gain, 2.052 hektarea hartzen dituen eremu honen Erabilera eta Kudeaketarako hirugarren Plan Gidaria ere onartu du, natur paisaia babestu edo ekosistemen interpretaziorako hezkuntza jarduerak bultzatzeko.
Bertizko Jaurerriak Nafarroako aniztasun biologikoaren erakusgarri diren landare eta animaliak ditu, batzuk bere eremu naturalean desagertzeko arriskuan daudenak. Horregatik, habitat horien etorkizuna bermatu behar da, eremuak aukeratu eta sistema eta kudeaketa eraginkorraren bitartez.
2000.eko maiatzean, Europako araudiari segituz, Natura 2000 Sarea osatu zuen Gobernuak. Ekologiarako garrantzi berezia duten leku horien artean zegoen Bertizko Jaurerria eta orain bertze urratsa eman da, Kontserbazioko Zona Berezia izendatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun