Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko Nafarroako elkarteak, Anfasek, hainbat jarduera antolatu ditu uda honetarako. Horietako bat Lesakan izanen da, hiru aste iraunen ditu eta uztailaren 21etik abuztuaren 8ra eginen da. Udako kanpaldi hauek 10:00etatik eguerdira bitarte izanen dira, astelehenetik ortziralera. Baina horretarako boluntarioak behar ditu elkarteak, adimen urritasuna duten haur zein gazteekin tailerrak eta irteerak egiteko. Horrez gain, hamar egunez oporretara joateko aukera ere izanen dute boluntarioek. Euskal Herriko hainbat txokotara edo kanpora eginen dira ateraldiak: Orio, Hondarribia, Zarautz, Lekaroz, Logroño, Calafellera (Katalunia), Comarruga (Katalunia)… Interesatuek Anfas elkartearen telefonoetara deitu beharko dute: 948 275 000 edo 680 459 795. Bertzela, voluntariado@anfasnavarra.org helbidera idatzi beharko dute. Asfasen eskualdeko ordezkariarekin egoteko 680 459976(Elisa) telefonoa jakinarazi dute.