Eskolako txangoak

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 23a

TTIPI TTAPA

Ikasturtearen azken astean hainbat ekitaldirekin gozatzeko aukera izan dute eskolako ikasle eta irakasleek. Ekainaren 17an, asteartearekin, txangoa egin zuten: goizean Sarako leizeetara bisita egin zuten eta arratsaldea parkean pasatu zuten. Ekainaren 18an Legasara joan ziren eskualdeko bertze eskoletako ikasleekin batera eta Kulki taldearekin herri jolas eta herri kirol aktibitate ezberdinak egin zituzen. Hilaren 20an, azkenik, liburuak alde batera utzi eta ikasturte amaiera behar den bezala amaitzeko Guraso Elkarteak antolatuta herri kirolak, bazkaria eta trikitilariekin dantzaldia izan zuten guraso, irakasle eta haurrek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun