Ekainaren 14an hasi zen Expo Zaragoza 2008 nazioarteko erakusketa ospetsua, eta irailaren 14a bitarte zabalik egonen da. Hego Euskal Herriko hainbat ordezkari han izanen dira, eta tartean eskualdekoak. Uztailaren 5a, larunbata, Nafarroako mendialdeari eskainitako eguna izanen da. Horren harira gonbidatu dituzte Zubietako joaldunak eta Elizondoko Musika Banda. Gainerakoan, berrikuntza iraunkortasunaren alde mezuarekin munduko hainbat herrialdetako 140 pabiloi daude ikusgai, eta denek urarekin duten harremana.