Hiru urte artekoentzako Haur Eskola eraikiko da Donezteben

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 23a

Uztail hasieran irekiko dute izen emateko epea

Herritarren behar bati erantzunez, urte bat eta hiru urte arteko umeentzako Haur Eskola eraikiko da heldu diren bortz hilabeteetan. Hala erabaki zuen Doneztebeko Udalak maiatzaren 27ko plenoan eta 285.000 euroren truke Jaunaga Eraikuntza enpresak eginen ditu lanak. Haur Eskola azaroan edo abenduan zabaltzeko prest egonen dela aurreikusi dute Herriko Etxetik.

45 haur hartzeko prestatua egonen da Haur Eskola berria eta uztail hasieran zabalduko dute izen emateko epea. Horretarako Malerrekako Mankomunitatearen barne dauden herrietako haurrak izatea ezinbertzeko baldintza izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun