Ana Petrirena saritua

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 23a

Maiatzaren 17an Internet Eguna izan zen eta hori dela eta, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Piki: la cabaña del bosque hezkuntza portalaren bidez lehiaketa bat antolatu zuen. Sunbillako ikasleek ere parte hartu zuten, eta ez hori bakarrik, sari bat ere ekarri baitzuten. Lehiaketako sariak ekainaren 16an banatu ziren, eta 3. eta 4. mailako ikasleei bideratutako atalean Ana Petrirenak hirugarren saria jaso zuen. Sari gisa, diploma, MP3 erreproduzitzailea eta liburu-sorta eskuratuko ditu Anak. Bere lana eta bertze sarituenak www.pnte.cfnavarra.es / piki web orrian daude ikusgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun