Ordutegi berria izanen da igerilekuetako aurtengo denboraldian

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 23a

12:00etatik 20:00etara egonen da zabalik

Azken momentura arte Udalak ez du igerilekuetarako arduradunik topatu, baina zorionez, azken bi urteetan bezala, Naiara Arretxea herriko gazteak hartu du uda honetarako igerilekuen ardura. Margari Kapdeki eta Aritz Arriolaren laguntza izanen du. Hala ere, aurten ordutegian aldaketa txiki bat izanen da: 11:00etan ireki beharrean ordu bat beranduago irekiko dira. Beraz, 12:00etatik 20:00ak arte egonen dira zabalik. Aipatu, eguraldi kaxkarra dagoen egunetan igerilekua ez dela zabalik egonen. Denboraldi honetarako hiruhilabeteko nahiz hilabeteko txartelak hartzeko Nafarroako Kutxako eta Rural Kutxako bulegoetan egin daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun