Haurren Egun arrakastatsua

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 23a

Argazkiak: Onintze ZINKUNEGI TTIPI TTAPA

Giro ederrean joan zen ekainaren 15ean aurtengo Haurren Eguna. Goizean goizetik ekitaldi parrasta bat izan zituzten herriko ttikienek eta, ez zuten aspertzeko astirik izan ilunabar aldera arte. Frontoian eskulan erakusketa paratu zuten bertara hurbildu ziren guztiek ikusteko. Ipuin Topaketan hainbat ipuin irakurri zituzten, eta herri-bazkarian 60 haurretik goiti elkartu ziren. Pailazoen antzerkiarekin ederki gozatu zuten, nahiz eta aurtengo nobedadea haurren arteko jolasek ekarri zuten. Arraultze-jokoan, zaku-lasterketetan, globoak lehertzen eta zapiaren jokoan aritu ziren, bertzeak bertze.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun