Lerde txarrekoa

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 23a

Boterea galdu, eta urte betean norberak bidea topatzen ez duenean, galtzen ez jakiteaz baino, konformatu nahi ez izateaz, ilusiorik ez izateaz, egonezinaz, ezinikusiaz ari gara hizketan. Baina, gainera, norbera konturatzen ez bada bere esku dagoela onera egitea, indarrak berritzea eta aitzina egitea, eta hori egin beharrean bere aurkaritzat duenaren kontra jotzen badu, zentzurik ez duen gatazka batean gezurra, manipulazioa, irainak erabiliz, pertsonak ahulduz, zertarako eta bertze batzuk, bera bezala aitzineko legealdian, oraingo honetan bertze irizpideak oinarri hartuta udal-kudeaketa hobetzeko lan egin nahi dutenak pertsonalki eta gizartearen aitzinean hondoratzeko, gerraz baino lerde txarraz ari gara.

Zu gatazka batean murgilduta zaude, eta zu zeu zara zure aurkari bakarra. Ez dugu gure burua defendatuko, ez baitugu deus txarrik egin. Aitzina jarraituko dugu. Egindakoek agintzen dute hemen, eta ez zure gezur ustel horiek. Utzi zure eginkizun hori, alde egin, hartu atsedena, eta baloratu udal-kudeaketarako baliagarria eta positiboa zaren ala ez.

Deñe Abuin Onin Udal Taldea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun