Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak Herri Krossaren hogeita hamargarren edizioa antolatu du. Ekainaren 22an, igandean, burutuko da laisterketa hau. Inskripizioak egun horretan bertan eginen dira irteera puntuan edo www.herrikrossa.com web orriaren bidez. 5 euro ordaindu beharko dute jubenilek eta hortik aintzinerako kategorietako korrikalariek. Haur eta gaztetxoentzat doan izanen da partehartzea.
Urtetik urtera partehartze handiagoa
Azken urte hauetan bere historiako partizipazio altuenak lortu ditu Doneztebeko krosak, gailurra azkeneko bi urteetan lortuz. Kategoria guziak kontuan hartuz, 180 korrikalarik parte hartu dute. Gizonezkoetan hauek izan dira txapeldunak azken urte hauetan: 2003an Andrés Perez, 2004an Antonio Etxeberria, 2005ean Imanol Cruz, 2006an Rafa Maritxalar eta 2007an Imanol Cruz. Emakumezkoetan garaipena ez da horren banatua egon, eta Rosa Orofino eta Rosa Talavera izan dira azkeneko garaileak, 2007an Maika Ariztegik irabazi zuen arte.
Ordutegia eta distantziak
Prebenjaminak, benjaminak, alebinak eta infantilak goizeko 10:30etan aterako dira. Jubenilak, seniorrak eta beteranoak, berriz, 11:30etan. Kategoria bakoitzean egin beharreko distantziari dagokionez, prebenjaminek eta Benjamines 200 metro egin beharko dituzte, alebinek 500 metro, infantilek kilometro 1, Jubenilek eta senior mailako emakumeek 4 kilometro eta senior gizonek eta beteranoek 8 kilometro.
Sariak
Sariei dagokienez, gizonezkoetan irabazten duenak 120 euro eskuratuko ditu, bigarrenak 90, hirugarrenak 60, laugarrenak 45 eta bosgarrenak 30 euro. Emakumezkoetan garaileak 60 euro lortuko ditu, bigarrenak 45 euro eta hirugarrenak 30 euro.
PALA TXAPELKETAKO FINALERDIAK
Modu berean, Erreka elkartean antolatutako pala txapelketaren finalerdiak igande honetan jokatuko dira Doneztebeko frontoian. 11etan Joseba eta Melo, Hunberto eta Sergioren kontra eta 12etan Larralde eta Lakosta, Guille eta Cesarren kontra. Finala San Pedro besten barrenean jokatuko da.