Arizkun eta Saldiasko San Juan bestak, ekainaren 20tik 24ra

Utzitako argazkiak 2008ko ekainaren 19a

Saldiasko eliza, XX. mendeko erdialdeko argazkian. TTIPI TTAPA

San Juan bestak ospatuko dituzte Arizkun eta Saldiasen. Baztandarrek, ortziral goizeko dianen ondotik, eguerdiko 12etan botako da txupinazoa eta gero gazteek luntxa izanen dute. Txupinazoa baino lehenagoko ohiturari eutsiz ordu batean txopo goratzea izanen da eta ondotik, txopo goratzaileendako bazkaria. Arratseko 21:30ean Baztan Zopak izanen dira Agerraldek alaiturik. Gaueko 23:30ean Sarkor eta Errugabe taldeek kontzertua eskainiko dute. Goizaldeko 2:30ean dantzaldia hasiko da Agerralderekin eta hau akitzean, goizaldeko 5etan ziztor jatea izanen da.

Larunbat eta igandean hainbat ekitaldi Arizkunen

Larunbatean, ekainaren 21ean, Haurren Eguna ospatuko dute. Goizeko 10:00etan Dianak, gaitariak eta erraldoiak izanen dira. 11:00etatik aitzinera Haurrendako puzgarriak eta karts-ak izanen dira. Eguerdiko 14:00etan Haurrendako bazkaria izanen da. Arratsaldeko 16:30ean haurrendako tailerrak izanen dira. Arratsaldeko 17:30ean Plater-tiroketa izanen da helduentzako Bagordin eta arratsaldeko 6etan haurrentzako txokolatada. Arratseko 20:00etatik 22:00etara eta goizaldeko 1:00etatik 5:30era dantzaldia izanen da TRIKIDANTZ taldearekin. Gaueko 22etan Mutildantzak eta Gaitaren doinuak izanen dituzte eta goizaldeko 5:00etan ziztor jatea.
Igandean, ekainaren 22an, goizeko 10:00etan dianak, gaitariak eta Erraldoiak izanen dira. Arratsaldeko 17etan Herrikoen arteko pilota desafioa. Arratseko 8etan Txutxin Ibáñez y la Ciudad de Mexico taldea. Gaueko 22etan Mutildantzak eta gaita. Gauerditik aitzinera dantzaldia izanen da AGERRALDErekin.

San Juan bezperan zikiroa eta San Juan eguna

Astelehenean, ekainaren 23an, San Juan bezpera eta zikiro eguna ospatuko dute Arizkunen. Goizeko dianen ondotik, eguerdian mus iñezture txapelketa jokatuko dute. Zikiro jatearen ondotik poteoa izanen da Zizurreko txarangarekin. Arratsaldeko 19etatik 21etara Dantzaldia izanen da KIKI BORDATXO taldearekin. Segidan, Arizkungo besten ezaugarri nagusiaren txanda izanen da: San Juan suak eta Ezkil jotzea. Ondotik antzerkia izanen da. Gaueko 22etan Mutildantzak eta gaita eta gauerditik aitzinera, berriz ere dantzaldia Kiki Bordatxo taldearekin.
Asteartean, ekainaren 24an, San Juan eguna izanen da. Goizeko dianen ondotik, 11etan Meza Nagusia izanen da. Eguerdian mutildantzak, sokadantza eta herriko luntxa. 18:00etan motozerrekin figuren erakusketa eginen da eta ondotik hauen sorteoa. 20:00etatik 22:00etara dantzaldia izanen da BIXENTErekin, ondotik Gaixoa Ni.

Saldiasen ere besta ederrak

Arizkunen bezalaxe, Saldiasen ere San Juan bestak ospatuko dituzte ekainaren 20tik 24ra, ostiraletik asteartera. Ostiral arratseko 20etan, ohiturari segituz zopak izanen dira Herriko Ostatuan eta gauez dantzaldia LAIOTZ taldearekin.
Larunbatean, ekainaren 21ean, goizeko 9:00etan argi soinuak izanen dira herriko trikitilariekin. 11:00etan herriko mus txapelketa jokatuko da eta arratsaldeko 6etan pilota partidak jokatuko dra. Saldiasko erremontista afizionatuen arteko partida jokatuko da lehenik eta segidan, eskuz afizionatuen arteko pilota partidak. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da LAIOTZ taldearekin.

Igandean aizkora apostua

Igandean, ekainaren 22an, goizeko 9:00etan hasi eta egun guztian BETI ALAI txaranga herria alaitzen ibiliko da. Eguerdiko 1etan aizkora apostua jokatuko da: Ander Erasun eta Ruben Saralegi, Oihan eta Garikoitz Larretxea lehengusuen aurka. Arratsaldeko 18etan gazte eta afizionatuen arteko pilota partidak jokatuko dira. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da MODESTO akordeoilariarekin.ç
Astelehenean, ekainaren 23an, San Juan bezperan, goizeko 9:00etan argi soinuak izanen dira herriko trikitilariekin. Goiz eta arratsaldez umeek jolasteko aukera izanen dute, karts eta gaztelu haizatuekin. Eguerdiko ordubietan herri bazkaria izanen da Herriko Ostatuan. Arratsaldeko 18etan pilota partidak jokatuko dira eta gaueko 22etan Sanjuan suak. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da MODESTOrekin. Sanjuan Egunean, asteartean akautuko dira bestak. Goizeko 9:00etan argi soinuak izanen dira txistulariekin. 11:30ean Meza Nagusia, San Juan herriko patroiaren omenez. Arratsaldean pilota partidak jokatuko dira eta arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da MODESTO akordeoilariarekin

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun