Endarlatsa eta Berrizaun inguruan mozketak izanen dira aste honetan

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 16a

N-121A errepideko lanen ondorioz

Nafarroako Gobernuko Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuak jakinarazi duenez, aste honetan, hiru egunez erabat moztuko da N-121A errepidea leherketak egin behar direlako. Lehenbiziko mozketa ekainaren 16an, astelehen eguerdian egin da Endarlatsa inguruan, 12:30etik 12:45era, 69,750 eta 70,150 kilometroen artean.

Ortzegunean Berrizaunen eta Endarlatsan

Asteartean eta ortzegunean, ekainaren 17 eta 19an, Berrizaun inguruan moztuko da NA-4020 errepidea, 56,500 eta 56,800 kilometroen artean, eguerdiko 12ak eta 14:00ak artean, baina 20 minutuz bakarrik. Ortzegunean, gainera, Endarlatsa inguruan ere moztuko da errepidea, 72,150 eta 72,750 kilometroen artean, bi orduz, eguerdiko 12etatik 14:00etara.

Txandakako pasabidea

Gainera, egunero bezala, hainbat zatitan txandakako pasabidea emanen da, batzuetan seinaleen bidez eta bertzeetan semaforoen bidez, errepide honetako obrengatik, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:00etara. Horregatik, bidai luzea dutenek A-15 autobidea erabiltzea eta bertzenaz, ordezko bideak aukeratzea aholkatu dute Nafarroako Gobernutik, baita kontuz eta seinaleak errespetatuz ibiltzea. Nafarroako errepideei buruzko informazio eguneratua topatu daiteke www.cfnavarra.es/obraspublicas web orrian edo 900 400 100 doaneko telefono zenbakian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun