Herriarteko pilota txapelketako jardunaldia jokatuko dute ortzegun arratsaldean Doneztebek eta Leitzak

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 12a

18:00etatik aitzinera Doneztebeko udal pilotalekuan

Nafarroako Herriarteko pilota txapelketako derbia jokatuko dute Doneztebek eta Leitzak ekainaren 12an, ortzegun arratsaldeko 18:00etatik aitzinera Doneztebeko udal pilotalekuan. Alebin kategorian, Doneztebeko Julen Retegik eta Julen Juankorena, Leitzako Mikel Sagastibeltza Egues eta Oier Igartuaren kontra ariko dira. Infantil kategorian, Doneztebeko Julen Altxuk eta Josu Telletxeak, Leitzako Xabier Jaunarena eta Ander Igartua izanen dituzte arerio. Jubeniletan, Doneztebeko Gaizka Bendoiro eta Xabier Carrion eta Leitzako Jon Jaunarena eta Aritz Sagastibeltza ariko dira nor baino nor. Nagusien kategorian, azkenik, Doneztebeko Xabier Etxepare eta Raul Labiano eta Leitzako Aimar Lansalot eta Mikel Iriarteren arteko norgehiagoka izanen da.

Doneztebeko pilota txapelketaren finalak larunbatean

Larunbatean, ekainaren 14an, Doneztebeko txapelketaren finalak jokatuko dira, goizeko 9etatik aitzinera. Aurrebenjaminetan denak denen kontra ariko dira. Benjamin mailan, buruz buru Mikel Lana doneztebarra eta Julen Saldias urroztarra izanen dira aurrez aurre. Alebinetan, buruz buru Julen Juankorena sunbildarra eta Julen Retegi doneztebarraren arteko finala jokatuko da. Benjamin mailan, binakako finalean, Mikel Lana eta Julen Inda doneztebarrak, Aritz Narbarte eta Eloi Gartzia doneztebarren kontra ariko dira. Alebinak, binaka, Daniel Moran doneztebara eta Julen Juankorena sunbildarra, Jabier Saldias urroztarra eta Mikel Retegi doneztebarren kontra ariko dira. Kadete mailan, Jon Mikelarena legasarra eta Irail Zestau doneztebarra, Julen Altxu iturendarra eta Josu Telletxea donamariarren kontra ariko dira. Honenbertzez, Erreka elkartearen denboraldia akituko da eta ondorik hameketako ederra izanen dute.

Aurrerako pilotarien beste partidak

Leitzako Aurrerako pilotariek beste zenbait partida izanen dituzte asteburuan. Uharteko txapelketan, bigarren mailako infantiletan, Mikel Sagastibeltza eta Mikel Onsalok partida izanen dute. Urretxuko buruz buruko txapelketan, jubenil mailan, Jon Jaunarena leitzarra Perezen kontra ariko da. Lizarrako txapelketan, infantil mailan, Aldaregia eta Xabier Jaunarena leitzarrak, Julen Arozena goizuetarra eta Lasaren kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun