Azkeneko urteetan, Lesakako Beti Gazte Elkarteak alebin eta benjamin mailako neska-mutikoei zuzendutako futbol-7 txapelketa antolatzen du Mastegi futbol zelaian. Lesaka, Doneztebe edo Baztan aldeko futbolariak ez ezik, Gipuzkoa aldekoak ere etortzen dira. Bi astez behin, igande goizetan, gainezka egiten du Mastegi futbol-zelaiak, partidak ikustera hainbat haur, guraso eta laguntzaile etortzen baitira. Aurten ere jokatu da Mastegiko futbol-7 txapelketa eta bukatu da dagoeneko denboraldia.
Alebinetan 13 talde
Alebin mailako azken partidak maiatzaren 24an jokatu ziren Mastegi futbol-zelaian . 13 talde aritu ziren lehian eta guztien artean Beti Gazte A atera zen garaile. Honela gelditu zen sailkapena: Beti Gazte A lehenbizikoa, Mastegi A bigarrena, Agiña A hirugarrena, Mastegi C laugarrena, Elizondoko San Francisco Javier A bortzgarrena, Mastegi D seigarrena, Agiña C zazpigarrena, Orereta zortzigarrena, Doneztebe bederatzigarrena, San Francisco Javier B hamargarrena, Mastegi B hamaikagarrena, Agiña B hamabigarrena eta Beti Gazte B 13. postuan.
Benjaminetan txapelik ez eskualdean
Aitzineko asteburuan, maiatzaren 18an, ligan lortutako sailkapenaren arabera, azken sailkapenak erabakitzeko benjamin mailako partidak jokatu ziren. Lehen postuan ez ziren eskualdean gelditu, Irunlarreako eta Mastegiko taldeentzat izan baitziren. Honela gelditu zen benjamin mailako sailkapena: txapelduna Irunlarrea A, bigarrena Irunlarrea B, hirugarrena Mastegi, laugarrena San Francisco Javier, bortzgarrena Irunlarrea C, seigarrena Beti Gazte A, zazpigarrena Doneztebe A, zortzigarrena Doneztebe B, bederatzigarrena Beti Gazte B eta hamargarrena Beti Gazte C.