Oxtikenekoak bi diska kaleratu ditu kantu xaharrekin

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 6a

Oxtikenekoak kultura elkarteak bi diska plazaratu ditu berriki. Lan hauetan, aitzineko kantu xaharren egunetan grabatu diren zonbait kantu entzuten ahal dira. Ainitzek uste dute aspaldiko gauzak bertzerik ez direla baina euskal literaturaren eta ahozko ondarearen lekukoak dira herritar frangok oraino gogoan dituzten kantu herrikoi eta bertso hauek. Bilketa lan honi esker, ez dira sekulan galduko gure aitzinekoek ederki kantatzen zituztenak. Argazkian Mixel Mendiburu eta Auxtin Zamora ageri dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun