Amaren alabak eta Peio eta Pantxoak alaituko dituzte herriko eta Amotzeko bestak

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 6a

Erearoaren hondarrean hasiko dira

Aintzirako bigarren bestak ederki iragan dira maiatzeko azken larunbatean. Aurten ere euria egin zuen baina giro ona sortu zen Ura izatea aintziran ez zen problema izan. Orain herriko eta Amotzeko bestak hurbiltzen ari dira. Lehenak erearoaren azken asteburuan ditugu eta Amotzekoak bi aste geroago. Urtero bezala, programa aberatsa prestatu dute besta batzordeek. Zikiroa eta Xiba jolasez gain, igandean, erearoak 29, herritarren bazkaria eginen da Senpere kantuz taldearekin eta bertsolariekin. Ondotik, herriko zonbait kantari eta musikari entzunen dira: Brave anaiak, Eneko Bessonart, Iraia Lascano eta Jean-Michel Bereau. Amotzen, aldiz, Peio eta Pantxoa bikote ospetsua entzunen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun