Xitoak txapeldun Hernanin

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 6a

Errugbi taldeko xitoek irabazi dute joan den maiatzaren 31n Hernanin jokatu zen Landare izeneko txapelketa.Goizean, Azkaineko lagunekin etxeko eta Durangoko taldeen kontra irabazi zuten, eta finalera pasatu. Han hazpandarrak izan zituzten aurkari baina aise hartu zituzten menean 20 eta 0.

Benjamin mailakoek ez zuten hainbesteko xantzik izan, eta goizean Hernaniren kontra galdu eta, ez ziren finalera pasatu. Hirugarren tokirako partidan ere amore eman behar izan zuten Hazparneren kontra, eta azkenean herrira itzuli ziren laugarren postua eskuratuz, Miarritze, Hernani eta Hazparneren ondotik. Maila horretan ere Azkainekoekin aritu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun