Herriko neska-mutikoak txirrindulari

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 6a

TTIPI TTAPA

Aste pare bat baizik ez da falta ikasturtea finitzeko, eta aipatzekoa da gure eskoletako haurrek, gelan ikasi dutenaz gain, bertze ekintzetan parte hartuz ere ikasten dutela. Argazkian ageri direnak ikasle koxkorrenak dira, maiatzaren 23an Leorlasko eskolatik Sarako leizeetara bizikletaz egin zuten ibilaldian. Horretaz gain, kirola maitatzeko eta ingurumena ezagutzeko asmoakin, bertze irteera batzuk egin dituzte ikasturtean zehar: mendira, eskiatzera, eta azkenekoa Zuaza irlara hiru egun pasatzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun