Iazko maiatzean izandako uholdearen hondamenak konpontzeko lanak direla, edo turismoakin zerikusia dutenak direla, gauza da azken urte honetan Nafarroako Gobernuak Urdazubi eta Zugarramurdira laguntza politak igorri dituela.
Hala, maiatzaren 29an Miguel Sanz Gobernuko lehendakaria eta Turismo eta Ingurumen kontseilariak gure herrietan izan ziren, igorritako diruakin egindako lanak ikusten.