Ekainaren 21erako, larunbata, besta berri bat antolatu da herrian: Sorginaren Eguna. Akelarre Elkatearen, Udalaren eta Sorginen Museoaren ekimenez, goizetik hasita, 11:00etatik 21:00ak bitarte, ekitaldi diferenteak ikusteko aukera izanen da: karrikako ikuskizunak, ipuin-kontalarik, antzerkiak, leizeetara joateko bisita gidatuak, txalaparta tailerrak, hitzaldiak, erakusketak... eta gure inguru hauetan batere ezaguna ez den zerbait ere bai: Sorginkeriaren Feria. Azoka hau leize barnean eginen da eta sorginekin zerikusia duten salmenta postuak (belarrak, ukenduak...) eta kontsultarako postuak (tarota, eskua...) izanen dira.
Bertzalde, aitzinean aipatutako ikuskizunak leizean, Beheitiko Karrikan eta Museoan izanen dira.