Larunbat honetan eginen da UEMA Eguna Azpeitian

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 25a

Sustraiak galtzen ez utzi. Euskarari eutsi lelopean Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) larunbat honetan, ekainak 14, eginen du urteko besta haundia. Aurtengoan Azpeitia aukeratu du horretarako.
Eskualdean bortz dira UEMAren barne dauden herriak: Arantza, Goizueta, Zubieta, Leitza eta berriki sartu den Areso.

Egun osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek.

09:00etan pilota partidak jokatuko dira Frontoi Txikin Lea-Artibai eta Azpeitiko pilotarien artean.
10:00etan Batzar Nagusiaren bilera eta kide berrien onarpen ofiziala eginen da: Areso, Azpeitia, Atxondo, Otxandio eta Mallabia.
11:00etan herrialdekako herri kirol lehia jokatuko da;
11:30ean harrera instituzionala udaletxeko pleno aretoan; 13:00etan ekitaldia plazan (bertsolariak, dantzariak…);
14:30-ean bazkaria Berdura Plazan;
15:30ean haur parkea Herriko Plazan;
17:00etan Txotxongiloak.
18:00-etan EGANekin dantzaldia plazan eta karriketan batuka da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun