Maiatzaren 27tik ekainaren 2ra bitarte Almeria eta Granadan egon ziren eskolako 5. eta 6. mailako ikasleak. Dagoeneko itzuli dira, eta Areso, Tarragona eta Madrilgo ikasleekin egun paregabeak pasatu dituztela aitortu digute. Balorazio positiboa egin digute eskolatik; leku aunitz bisitatu dituzte, zein baino zein ederragoak: Granada hiria eta Alhambra, Almeria hiria, El Ejidoko negutegiak, pelikulak filmatzen dituzten basamortua, lorategi botanikoa, Mojacar herri txuria, hondartzak… Egun guztietan bi koordinatzaile beraiekin egon ziren eta hauek toki bakoitzeko azalpenak eman zizkieten. Orain memoria bat prestatuko dute Nafarroko Gobernura eta Almeria eta Granadara bidaltzeko. Eta atera dituzten argazki mordoekin eskolan emanaldi ttiki bat egiteko asmoa ere badutela aipatu digute.