Ekainaren 3an ongi etorria egin zioten herritarrak Goi Aingeruaren irudiari. 12:00etan meza nagusia izan zen Sar Martin elizan eta 16:30ean Palazio atarian ohiturari segituz San Migel saindua adoratu zuten hurbildutakoek. Ondotik, Palazioko familiak San Migelen etorreraren aspaldiko argazkien erakusketa ttiki bat prestatu zuen. Jendearen harridura izugarrai izan zen, batzuek garai bateko momentuak bizitu zituzten eta bertze aunitzek herriko xaharrek kontatzen zituzten anekdotak entzun zituzten.