Ekainaren 20rako ikasturte bukaerako besta antolatzen ari da Guraso Elkartea.
Ekitaldi hauek iragarri ditu:
12:20ean herri kirolak
13:30ean bazkaria
Ondotik musika
Haurren bazkaria Guraso Elkarteak ordainduko du eta horretarako haurren izena eskolako tutoreei ematea eskertuko dute. Nahi duten helduak ere animatzen ahal dira (aita-ama, atautxi-amatxi, izeba-osaba...). Helduen bazkaria 12 euro gostako da eta Ostatuan apuntatu behar da. Animatu!!