Telletxea, Mindegia, Meoki eta Indabere omenduak

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 6a

Argazkia: ZARBO TTIPI TTAPA

Eguraldiak ez zuen lagundu, baina ez zen traba izan Errekaren Eguna ospatzeko. Egun guztian kirol ekitaldiak izan ziren eta arratsean afaria eta dantzaldia. Afalondoan, iaz Noelia Ariztiarekin egin bezala, aurten elite mailan ari diren hiru eskubaloi jokalari omendu zituzten: Niko Mindegia, Unai Meoki eta Iñaki Indabere. Eguneko laugarren omendua Juan Telletxea izan zen, Errekako lehendakaria. Egindako lana eskertu nahi izan zion Elkarteak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun