37 urteko Elgorriagako langile bat hil zen maiatzaren 27an Donezteben, eraikuntzako obra batean lanean ari zela. Goizean 10:19 aldera gertatu ezbeharra, Jose Mari Jorajuriak gidatzen zuen dunperra irauli eta langilea azpian gelditu zenean. Jorajuria Iturengo Izarra eskabazio enpresarentzat ari zen lanean, Doneztebetik Elgorriagarako bide ondoan eraikitzen ari ziren etxebizitza batean. Foruzaingoaren lehen ikerketen arabera, ezponda berdintzen ari zen Elgorriagako langilea. Istripua gertatu zenean, lankide batek SOS Navarrara deitu zuen. Medikua eta erizaina eta Oronoz-Mugairiko suhiltzaileak lan-istripuaren tokira joan ziren, baina langilea ordurako hilik zegoen.
Langilearen heriotza salatzeko eta dolumina adierazteko kontzentrazioa egin zuen LAB sindikatuak Donezteben, Enplegu Bulegoaren aitzinean eta salatu zuenez, «enpresentzat prebentzioa egitea, epe murritzera etekinik ematen ez duen gastua da eta horregatik, informerik merkeenak erosten dituzte». ELAk ere protesta gisako bilkura egin zuen istripua salatzeko. UGT sindikatuak, bere aldetik, langilearen heriotza salatu zuen eta bere elkartasuna adierazi zion familia