Adona Nafarroako Odol Emaileen Elkarteak antolatuta Odol Emaileen XXXI. Eguna eginen da igande honetan Donezteben. Udalaren, Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Aretxea jatorri-deituraren laguntza izanen du ekimenak. Goizetik ekitaldi ugari izanen dira.
10:15ean Udaletxean
Doneztebeko txistulariak eta Deikazteluko Bizkarra musika taldeak ongi etorri eginen diete odo-emaileei.
10:30ean elizan
Meza. Francisco Perez Gonzalez Iruñeko Artzapezpikua egonen da, eta parrokiako abesbatzak kantatuko du.
11:30ean elizan
Herriko odol-emaileei urrezko eta zilarrezko oroigarriak emanen zaizkie. Batzar Orokor Arrunt eta Berezia ere eginen dira.
12:30ean eliz atarian Banderaren dantza eta Zubietako joaldunak.
13:00etan Intzakardin
Aretxe errearen dastaketa, Nafarroako Aretxea AGBak eskainia.
14:30ean kiroldegian Bazkaria.
17:00etan pilotalekuan
Erremonte erakustaldia, Doneztebeko Erremonte Eskolaren eskutik.
Aizkora apostua.
Jalisko Bandekin dantzaldia.
19:00etan autobusak