Doneztebeko Agorreta Musika Eskolako ikasleek kontzertua eskaini zuten Ulibeltzak Elkartean maiatzaren 28an. 17 gaztek hartu zuten parte eta tartean bi herritarrek, Ainara Antuña eta Elvira Fuentesek. Biek pianoa jo zuten eta ederki gainera. Ainarak Ken Zazpiren Ilargia abesti ezaguna jo zuen, eta Elvirak Campen Capvespre. 70 bat pertsona hurbildu ziren kontzertua entzutera, gehienak haurrak. Nork daki, agian kontzertua entzun eta ikusi ondoren bati baino gehiagori musika tresnaren bat jotzen ikasteko gogoa piztuko zitzaion!