Igande honetan, ekainak 15, Landagain eskolako ikasleek Haurren Eguna ospatuko dute. Goizean goizetik hasita ekitaldiak izanen dira plazan. Aurtengo kurtsoan egindako lanak ikusgai paratuko dituzte; eskulanak, marrazkiak, argazkiak ... XX. Ipuin topaketako ipuinak irakurgai egonen dira eta eguerdi partean zenbait ipuin irakurri eta parte-hartzaile bakoitzak dagokion ipuina jasoko du. Ipuin topaketaren ondotik, herri bazkaria izanen dute haurrek, Guraso Elkarteak antolatuta.
Arratsaldean, berriz, Kuko, Truko eta Bolenwader palaizoen Taulara ikuskizuna izanen da,15:30ean plazan. Eguna bukatzeko, 17:00ak aldera, Guraso Elkarteak antolatutako sorpresa izanen da. Momentuz ez digute deus aitzineratu.