Ekainaren 5ean ospatzen den Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira, Nafarroako Gobernuko Ingurumen eta Landa Garapen Departamentuak ez du ekitaldirik aurreikusi Bertizko Natur Parkean. Horrek, ordea, ez du denen oniritzia jaso, eta Xareta, Baztan, Bertizarana, Malerreka eta Bortzirietako EAJ alderdiak gogor salatu du ohar bidez.
Bazterketa
«Nafarroako paraje natural enblematikoenetariko bat baztertu» dutela kritikatu du alderdi jeltzaleak, eta erabaki hori zergatik hartu duen publikoki azaltzeko eskatu dio Ingurumen eta Landa Garapen Departamentuari. Gaineratu duenez, «2005az geroztik Bertizko Natur Parkean ez ezik,inguruko herrietan ere (Elgorriaga, Zubieta,...) ez da halako ekitaldirik egiten eta hori zergatik den azaldu dezatela».