Laxoa txapelketako final laurdenetan izanen diren taldeak kasik erabakiak daude

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 3a

Zortzigarren jardunaldiaren ondotik, sailkapenenean alde handiak daude

Joan den asteburuan eguraldiak sobera lagundu ez bazuen ere, Baztan-Errekako laxoa txapelketako zortzigarren jardunaldiko hainbat partida jokatu ziren.

A multzoan

A multzoan, Arraioz Bk 4 eta 9 galdu zuen Doneztebe Cren kontra Elizondon. Irurita Ak 9 eta 1 irabazi zion Doneztebe Bri eta Doneztebe Ck 4 eta 9 galdu zuen Irurita Bren kontra, zazpigarren jardunalditik gibeltutako partidan. A multzoko partida bakarra gibeleratu zen, Oitz A eta Irurita Bren artekoa.

B multzoan

B multzoan, Doneztebe Dk 7 eta 9 galdu zuen Irurita Cren kontra. Asteburuko partidarik gogorrenean, Elizondon, Arraioz Ak 9 eta 8 irabazi zion Doneztebe Ari eta Irurita Ck 3 eta 9 galdu zuen Oitz Bren kontra, zazpigarren jardunalditik gibeltutako partidan. Multzo honetan ere partida bakarra gibeleratu da aste hondar honetan, Hondarribia eta Oitz Bren artekoa. Oiztarrak 1 eta 3 irabazten ari zirela gibeleratu zen partida.

Final laurdenetako taldeak kasik erabakiak.

Lehen fase hau aitzinera doaiela, final laurdenetara sailkatuko diren taldeak zehazten ari dira: A multzoan Irurita A eta B eta Oitz A taldeek segurtatua dute sailkapena eta laugarren txartela Doneztebe Brentzat izanen da seguruenik. Doneztebe Ck badu oraindik aukeraren bat eta Arraioz B kanpoan geldituko da, partida guziak galdu baititu. B multzoan ere Doneztebe A, Arraioz A, Doneztebe eta Oitz B sailkatuko dira zuzenbidean eta Irurita C eta Hondarribia kanpoan geldituko dira. Beraz, orain multzo bakoitzeko sailkapenak eta ondorioz, gurutzaketak nola gelditzen diren erabakitzea falta da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun