Nafarroako Gobernuko Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuak jakinarazi duenez, aste honetan, hiru egunez erabat moztuko da N-121A errepidea Endarlatsa ondoan, leherketak egin behar direlako.
Asteartean 12:00etatik 14:00etara
Zehazki asteartean, ekainaren 3an, erabat moztuko da errepidea bi orduz, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara, errepideko 72,150 eta 72,250 kilometroen artean.
Asteazkean ordu laurden batez
Asteazkenean, ekainaren 4an, berriz, ordu laurden batez itxia egonen da, 12:30etatik 12:45era arte, 69,750 eta 70,150 kilometroen artean.
Ortziralean bertze bi orduz
Ortziralean, ekainaren 6an, azkenik, bi orduz itxiko da errepidea, eguerdiko 12etatik ordubietara, 72,150 eta 72,250 kilometroen artean.
Txandakako pasabidea
Gainera, egunero bezala, hainbat zatitan txandakako pasabidea emanen da errepide honetako obrengatik, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:00etara. Horregatik, bidai luzea dutenek A-15 autobidea erabiltzea eta bertzenaz, ordezko bideak aukeratzea aholkatu dute Nafarroako Gobernutik, baita kontuz eta seinaleak errespetatuz ibiltzea. Nafarroako errepideei buruzko informazio eguneratua topatu daiteke www.cfnavarra.es/obraspublicas web orrian edo 900 400 100 doaneko telefono zenbakian.