Espainiako Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak, IMSERSOk adinekoentzat antolatzen dituen oporretan izen emateko epea ekainaren 13a artekoa izanen da. Kostaldean egonaldiak, bidai kulturalak, natur turismoa eta bertze herrialdeekin elkartrukea proposatzen du IMSERSOk. Horretarako, 65 urtetik goitiko erretiratuek, 55 urtetik goitiko alargunek edo 60 urteak beteak izanik, ezintasun pentsioa kobratzen edo aurrejubilatuak daudenek dute eskubidea. Hauen senar edo emazteak ere beraiekin joan daitezke, baldintza hauek bete beharrik gabe. %45 baino gehiagoko ezintasuna duten seme-alabak ere joan daitezke gurasoekin batera, beti ere bidaiatzeko oztoporik ez badute eta beraien gurasoekin joaten badira, logela berean.
Aipatu bezala, eskaria ekainaren 13a baino lehen egin behar da. Horretarako, Gizarte Asegurantzak Donezteben duen bulegoan edo eskualdeko Gizarte Zerbitzuetara jo behar da. Internet bidez ere, www.seg-social.es/imserso helbidean egin daiteke eskaria.