Doneztebeko Agorreta Musika Eskolak kontzertua eskainiko du Sunbillan asteazken arratsaldean

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 28a

Eguraldiak laguntzen badu plazan eta bertzenaz Ulibeltzak elkartean

Doneztebeko Agorreta Musika eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute asteazkenean, maiatzaren 28an, arratsaldeko 17:00etatik aitzinera Sunbillan. Eguraldiak laguntzen badu Ramon Latasa plaza berrian izanen da emanaldia eta euria eginez gero, Ulibeltzak elkartean. Kontzertuaren ondotik, Sunbillako udalak berendua eskainiko du.

Egitaraua

Kontzertuaren egitarauari dagokionez, Modesto, Iban eta Javierrek “Piratas del Caribe” doinua joko dute, Elvira Fuentesek Camp-en “Capvespre”, Ainhoa, Jaione eta Maiderrek “Igi”, Naroa Telletxeak Beethovenen “Himno de la alegria”, Joana Bengoetxeak “Xarmangarria zira”, Maitane, Leire eta Uxuek “Trikitixa”, Josu Encinasek Aguadoren “Estudio I”, Ainara Antuñak Kez Zazpiren “Ilargia”, Iban Juanenak “Misterio Celta”, Ainhoa eta Maitanek Imuntzo eta Belokiren “J.R.” eta Kepa Junkeraren “Arin-Quebec” eta akitzeko, Asier Otxandorenak Fancelliren “Ciri” joko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun