Atxuri Urdin Sarako Errealeko Peñak finalerdian galdu zuen Senpereko ikastolak antolatutako futbol txapelketan. Bertan bildudatko sos guzia Seaskako Integrazio Batzordeari eman zitzaion. Joan den larunbatean, herriko ikastolak helburu bera zuen Dantza Gaua antolatu zuen. Ordu ttikitan bazen ere, saltsan, Afrikako dantzetan eta muxikoetan trebatzeko aukera izan zen.