Ttikientzat antzerkia

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 28a

Udaberriko Biraren barne, maiatzaren 17an haurrendako pailazoak izan genituen Museoan. Aurkezten zuten lanak Munduan zehar zuen izena eta erreakzio desberdinak sortu zituen: Oierrek esan zuen berak ez zituela pailazoak maite eta bere amatxorekin kanpora atera behar izan zuen; bere arreba Olaiak, berriz, begi erne-erneekin segitu zuen ikuskizuna, Josebiñe eta Onintzak bezala; Ioan eta Loïk beren amaren besoetatik ez ziren sobera urrundu; Julene, Ixiar eta Unai xintxo-xintxo egon ziren. Haien ondoan Rakel eta Paulak interes haundiarekin segitu zituzten pailazoen abenturak. Baina beldurra sortu zen eskenatokian Frankestein munstruoa agertu zenean, eta orduan Gexan izutu eta aitarekin kanpora atera zen. Ibai, berriz, ausarta denez, hantxe gelditu zen Pettan eta Garaxirekin batera. Badakigu pena haundiarekin gelditu zirela bertze batzuk (Maiana, Maddi, Ainhoa, Aida, Ihintza...) ezin izan baitzuten etorri ikuskizun hau ikustera. Baina seguru lagunek kontatuko dietela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun