Azken 20 urteotako ohiturari hutsik egin gabe, Arkupeak Jubilatu eta Erretiratuen Elkarteak Kantabriako Puente Viesgoko bainuetxera irteera antolatu du uztailerako. Zortzi eguneko bidaia izanen da, uztailaren 9tik 17ra, eta hango hotelean eginen dute egonaldia. Izena emateko eguna ortziral hau, maiatzak 30, izanen da, eta horretarako Elkartearen 948 450878 telefonora deitu beharko da (11:00etatik 12:00-etara). Bidaiaren prezioa 680 eurokoa izanen da logela bikoitzean, eta 790 eurokoa bakarkako logelan. Ordainketa ekainaren 6an egin beharko da, Elkartearen bulegoetan.