Nafarroako Gobernuaren erabakiz, orain arte Soltxaga Jeneralaren izena zeraman Iruñeko osasun etxeak San Martin Doktorearen izena eramanen du hemendik aitzinera. Alejandro San Martin Satrustegi Larraintzarren, Ultzaman, jaio zen 1847an eta 1908an hil zen Madrilen. Bere garaian ospe haundiko medikua izan zen. Baina hara non, medikuntzako bere ibilbidea Iturenen hasi zuela, eta gerora Sevillako eta Madrilgo unibertsitateetako katedraduna izatera pasatu zela. Ospitaleko zuzendaria ere izan zen eta Hezkuntza ministroa ere bai. Maiatzaren 7an inauguratu zuten osasun zentroaren izen berria, eta Iturengo joaldunak han izan ziren.