Ibintza Kultur Taldeak antolatuta, ekainaren 8an, igandearekin, 18:00etatik aitzinera Iker Galartza eta Joseba Usabiaga aktore ezagunak izanen ditugu Iturenen Bota Patsa! antzezlanarekin. Txalo konpainiaren lana da eta aipatutako bi aktore ezagunak dira protagonistak. Biak gimnasio batean elkartuko dira, eta haien arteko elkarrizketaren bitartez komedia ari bat eskainiko dute.