Javier Mariezkurrena Doneztebeko kamioi-gidariak emaitza bikainak lortuz hasi du denboraldia. Maiatzaren 10ean eta 11n jokatu zen Montmelon Europako eta Espainiako Kamioi Txapelketako lehen saioa, eta ederki moldatu zen Mariezkurrena. Hilaren 10ean Man TGS 480 kamioiarekin seigarren postua lortu zuen Europako txapelketan; eta Espainiakoan lehena izan zen. Eguraldiak batere lagundu ez ziola kontuan hartuz, lan ezin hobea egin zuen doneztebarrak. Biharamunean, maiatzak 11, zazpigarren izan zen Europa mailako lasterketan, eta bigarrena Espainiakoan. Italiako Missanoko zirkuituan jokatzekoa zen bigarren saioaren atarian, Espainiako Kopan lehena zen sailkapenean.