87 urterekin Mendaurko kaxkoan

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 28a

TTIPI TTAPA

Ez du ez meritu ttikia Arretxekobordako Modesto Gagok! 87 urterekin Trinitate Egunean Mendaurko kaxkoraino igotzea lortu zuen eta nolako sasoian gainera! Urtero joan ohi da egun horretan eta aitortu digunez urtean zehar ere bisita batzuk egiten dizkio ermitari. Garai batean, Trinitate Egunaren biharamunean ere igotzen omen ziren Mendaurrera. Bertzerik erratea ez zaigu gelditzen, jarrai dezala orain arte bezala, eta ea datorren urtean berriro ere kaxkoan ikusteko aukera dugun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun