Maiatzeran 9ko udalbatzan 2007ko kontuen hasierako onespena onartu zen. 2007an egindako gastuak 1.210.300 eurokoak izan ziren. Gastu nagusienen artean eskolako handitze lanak eta uholdeak eragindako kalteak moldatzea daude. Sarrerak 1.138.400 eurokoak izan dira.
Hortaz, gastuak sarrerak baino gehiago izan dira, 71.900 euroko aldearekin. Kontuak Herri Taldearen aldeko 4 botoekin onartu ziren. EAk kontuak onartzearen kontra botatu zuen, orain arte kontuen berri ez baitute izan.