Mendiaren inguruko hitzaldia

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 28a

Ekainaren 4an, asteazkena, Gorka Gorospe Orgi elkarteko kudeatzaileak mendiaren inguruko hitzaldia emanen du Kultur Etxean, 19:00etan. Ekainaren 7an, berriz, larunbata, Etxalarko txorien inguruan solastuko da Mikel Etxaniz, Itsas-enara Ornitologia Elkarteko kidea. 10:00etan izanen da hitzaldia Kultur Etxean. Ondotik, ateraldia eginen da Bagoleko Borda aldera, teorian ikasitakoa praktikan ikustera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun