Azkeneko urteetan, Lesakako Beti Gazte elkarteak, alebin eta benjamin mailako neska-mutikoei zuzendutako futbol-7 txapelketa antolatzen du Mastegi futbol zelaian. Lesaka, Doneztebe edo Baztan aldeko futbolariak ez ezik, Gipuzkoa aldekoak ere etortzen dira. Bi astez behin, igande goizetan, gainezka egiten du Mastegi futbol zelaiak, kategoria ttikienetako partidak ikustera hainbat haur, guraso eta laguntzaile etortzen baitira. Aurten ere jokatu da Mastegiko futbol-7 txapelketa eta bertze kategorietan bezala, denboraldia akautu da.
Alebin mailako 13 talde
Alebin mailako azken partidak jokatu ziren Mastegi futbol zelaian. Lehenik, hameka, hamabi eta hamahirugarren postuak erabaki ziren hogeina minutuko hiru partidetan: Beti Gazte Bk 0 eta 3 galdu zuen Mastegi Bren kontra; Beti Gazte Bk eta Agiña Bk bina berdindu zuten, baina penaldietan 3 eta 2 nagusitu ziren gipuzkoarrak eta Mastegi Bk 1 eta 0 irabazi zion Agiña Bri. Ordu berean, bederatzigarren posturako lehia izan zuten Doneztebek eta San Francisco Javier B taldeek. Doneztebarrak nagusi izan ziren trumoi, tximista eta euripean jokatutako partidan. Gol festa ederra eskaini zuten eta azkeneko emaitza Doneztebek 9 San Francisco Javier Bk 4 izan zen- Ondotik, zazpigarren eta zortzigarren postua erabakitzeko partida jokatu zuten Orereta eta Agiña Ck eta ez zen kolorerik izan, Agiña Ck 7 eta 1 irabazi baitzuen. Bosgarren posturako lehia estuagoa izan zuten San Francisco Javier A eta Mastegi D taldeek. Azkenean baztandarrak nagusi izan izan ziren, 4 eta 2.
Ohorezko postuetarako berdinketak
Azkenik, hirugarren posturako eta txapeldun izateko partidak jokatu ziren eta bietan, oreka eta berdintasuna izan ziren. Hirugarren posturako lehian, Agiña A eta Mastegi Ck bina berdindu zuten arauzko denbora akautzerakoan, baina penaltietan 3 eta 2 irabazi zuten Agiña Akoek. Final nagusia ere berdin-berdina izan zen. Beti Gazte Ak eta Mastegi Ak bina berdindu zuten eta penaltietan lesakarrak nagusitu ziren, 3 eta 2.
Beraz, Lesakako Beti Gaztek irabazi du aurten alebin mailan, Mastegiko futbol-7 txapelketa.
Partida bakoitzaren ondotik, sariak emanen zaizkie parte hartu duten futbolari eta talde guziei.
Alebin mailako finalekin batera, Beti Gazteko jubenil eta kadete mailako taldeek denboraldiko azken partidak jokatu zituzten eta honenbertzez, 2007-2008 denboraldia akautu dute eskualdeko futbol talde guziek.
FUTBOLA
Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean eta kopan azken partida
Beti Gazte 2 (Igor Gurrutxaga eta Ander Maia)– Aloña Mendi 2.
Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean ere azken partida.
Allerru 2 - Beti Gazte 3 (Ander Ordokik 2 eta Josu Sanjurjo).
XXIX. LAXOA TXAPELKETAKO 7. JARDUNALDIA
A multzoan
Irurita A 0 – Arraioz B 1.
Doneztebe C 0 – Irurita B 1 (gibeleratua).
Oitz A 9 – Doneztebe B 1.
B multzoan
Irurita C 2 – Oitz B 2 (gibeleratua).
Arraioz A 9 – Hondarribia 5.
Doneztebe A – Doneztebe D (gibeleratua).