N-121A errepidea erabat itxiko da astearte eta ortzegun eguerdian

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 26a

Bi egunetan ordu laurden batean irekiko da berriro

Nafarroako Gobernuko Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuak jakinarazi duenez, aste honetan, bi egunez erabat moztuko da N-121A errepidea Endarlatsa ondoan, leherketak egin behar direlako.

Asteartean 12:30etik 12:45era

Zehazki asteartean, maiatzaren 27an moztuko da errepidea ordu laurden batez, eguerdiko 12:30etatik 12:45era, errepideko 69,150 eta 70,150 kilometroen artean.

12:00etatik 14:00ak bitartean ordu laurden batez ortzegunean

Ortzegunean, maiatzaren 29an, berriz, ordutegia ez dute hainbertze zehaztu eta eguerdiko 12etatik arratsaldeko 14:00ak bitartean, bertze ordu laurden batez erabat itxiko da bidea, 72,750 eta 73,150 kilometroen artean.

Txandakako pasabidea

Gainera, egunero bezala, hainbat zatitan txandakako pasabidea emanen da errepide honetako obrengatik, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:00etara. Horregatik, bidai luzea dutenek A-15 autobidea erabiltzea eta bertzenaz, ordezko bideak aukeratzea aholkatu dute Nafarroako Gobernutik, baita kontuz eta seinaleak errespetatuz ibiltzea. Nafarroako errepideei buruzko informazio eguneratua topatu daiteke www.cfnavarra.es/obraspublicas web orrian edo 900 400 100 doaneko telefono zenbakian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun